Zenbat denbora behar da komiki bat bukatzeko?
"Komikigintza merkatu bat da. Nik batzuetan artistaren kasketa jartzen dut eta bestetan ere komertzialarena. Gero lan egin behar dut epe laburretan, urtero album bat atera behar dut. Orain, lanbide honetan 30 urte betetzen ditudanean, nekatua sentitzen naiz, azken bi urteetan bereziki nekatua naiz. Garai hauetan, hitz egiten ari garen egun hauetan hain zuzen, pentsatzen ari naiz nire albuma ez bada ateratzen heldu den urtean, mundua ez dela lehertuko, badago beste arazo larriagorik! Erran diet jada argitaletxekoei ez naizela epeetan izango. Baina printzipioz erraten da album batek urtebeteko lana eskatzen duela. Nik gainera ez dut album bat egiten bakarrik, parte hartzen dut beste albumetan, lagun batzuk laguntzen ditut, beti proiektu ezberdinak ditut esku artean. Bestetik hemen atelieran, marrazteko lekua da, baina etxean beste leku bat dut ere idazteko, atzo justu egokitu nuena. Duela 30 urte nuen energia ez da gelditu, akituago naiz, baina ez da gelditu, nahia hor dago beti."
Lekukoa(k): Marko Armspach
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2020-01-23
Iraupena: 0:01:48
Erreferentzia: EKL-15-7
EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-7
Gaia(k): Marrazkilari
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.