Gaur egun, zer eskaini behar du museo batek?

Lekukoa(k): Sabine Cazenave

"Aldi bateko erakusketa erakargarriak antolatu behar ditu, bisitaria etorri eta museo osoa bisitatzen egon dadin gero. Udan hain zuzen, hasi gara aldi baterako erakusketa eta museo osoa bisitatzeko parada ematen duten txartelak proposatzen. Aspaldiko oroitzapenetatik gertatu diren aldaketez ohartzean, astelehenero, aldaketak egiten ditugula azaldu beharko diogu jendeari. Bestalde zerbait paradoxiko bada, izan ere haurtzaroan ikusitako objektu zehatz bateri biziki atxikia den jenderik bada ere eta hura kentzen badiozu haserretzen da.

Azkenik, museo etnografiko batean, sasoi kulturala jakintsuekin osatu behar da, musikaz, dantzaz, bertsuez, olerkiez, idatziez arduratzen diren Euskaltzaindia bezalako elkarte jakintsuei, hitza eman behar zaie. Sasoi berria horiekin elkarlanean sortu dugu eta ostegun arratsero ateak zabaltzen dizkiegu hitzordu bat antola dezaten. Trukean, hemen ditugun bildumetan oinarritzea eskatzen diegu; adibidez, bertsolaritzaz zerbait antolatuz geroz, bertsolariak edo bertso saio bat agertzen duten obrak bisitatuko dira, beheko solairuan gaiari buruzko mintzaldi bat antolatzeaz gain. Egin molde hori galdu zen nonbait, jendeak mintzaldia entzun eta alde egiten zuen museoa ikusi gabe. Kultura elkartasun ekonomia bat dela ohartu behar dugu."


Lekukoa(k): Sabine Cazenave

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-09-08

Iraupena: 0:02:27

Erreferentzia: EKL-18-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-18-9

Gaia(k): Museoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.