Artzaingoaren transmizioa hiru belaunaldietan zehar (1860-2000)

Aitatxi Garaldarra zuen Paullek. Ameriketatik itzultzean etxola bere saroarekin erosi zituen Garaziko sindikatari. Hau gauza arraroa, gehienetan etxola eta saroa Garaziko sindikatarenak gelditzen baitira. Aitaren denboran, artzainak maiatza hasieran (lehenean edo bian) igotzen ziren bortura eta han egoiten abendo hondarra arte. Ardiak urtarrilan edo otsailan erditzen ziren. 1956ko izoztearen ondotik, artzainek ekoizteko ohidurak aldatu zituzten : ardiak gero eta goizago erdiarazten hasi ziren.

Pasarte hau (osoki edo zati bat) bideo/soinu muntaketa batean erabilia izan da: Hiru artzain belaunaldi (1860-2000)


Lekukoa(k): Jean-Baptiste Barberarena

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Ahozkotasuna Baxenabarren: Garazi-Baigorri

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Pantxika Maitia

Data: 2008-09-28

Iraupena: 0:03:25

Erreferentzia: 19-1

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 13AV42

Gaia(k): Kanpora lanera, Artzaina, Abere hazkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.