Musikari eklektikoa

Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

"Musika beti egin izan dut jendeekin, hor da lotura niretzat. Ez dut musika formakuntzarik, ez dut teoria handirik, beraz musikan ari naizenean, sobera pentsatu gabe egiten dut, datorren bezala eta nagoen jendeekin ateratzen den bezala. Hasi zen naturalki familian, Unama taldearekin. Gure familian, apairuetan edo etxean beti kantuz ari ginen, orduan anaiarekin eta lehengusu lehengusinekin laukote hori sortu genuen. Gero nire haurren aitarekin ibili nintzen beste talde batean. Lumirena, gauza berezia izan zen hastapenean, izan ere orain nire bikote denarekin sortu zen proiektua baina musikan hasi ginen, bizian bikote bilakatu aitzin. Nik bakarkako kontzertu bat eman behar nuen baina ez nuen bakarrik joan nahi. Manu Matthys aspaldi ezagutzen nuen, lizeotik, baina Parisen egon zenez bizitzen, luzaz egon ginen elkar ikusi gabe. Ziburuko bestetan topo egin genuen, mintzatzen hasi ginen eta erran zidan musika elektronikoan ari zela. Musika horrek erakartzen ninduen aspaldidanik sobera ezagutu gabe ere eta galdegin nion laguntzen ahal ninduen kontzertu hori janzten. Eta ongi pasatu genuen, hain ongi non beste data batzuk atera ziren eta horrela segitu genuen."


Lekukoa(k): Nahia Zubeldia

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-12-15

Iraupena: 0:02:01

Erreferentzia: EKL-20-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-20-5

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.