Txirrita - Peio Errota
Bertsu ttiki bat bota behar det
balkoi huntatik kalera
Peio Errota hor ikustian
nik hartzen dudan kolera
zer arraiotan etorri zaigu
gizon kokoi honera
laster xamar uxatuko det
jeitsitzen banaiz hor behera.
Arrozoin batez ez da ezagutzen
nolakoa den pertsonik
dotore xamar hasi haiz bainan
ez duk egingo gauz onik
oraindik inork ez ziak esan
neri kokoa naizenik
balkoi hortatik ez duk jautsiko
ni hautsiko nauen gizonik
-----------------------------
Aspalditxuan ez nuan egin
Donostiara bisita
kantu lanean hastera noa
txorakeriak utzita
bi besoak gurutzaturik
horra non dagon Txirrita
jende tartera atrebitzen da
bi alkandora jauntzita.
Gizona hauxen ez ote dabil
oso burutik nahastuta
edo bertzenaz parrandan dabil
urguiluz aberastuta
bi alkandora neuriak dauzkat
ez dut niori ahaztuta
Peio Errotak ez dik jauntziko bat
besterikan ez du ta.
Témoin(s) : Juan Indaburu
Fonds d'archives : Fonds privés divers
Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu
Collections de témoignage(s):
Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu
Date : 01-01-1984
Durée : 0:02:17
Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_19
Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_19
Thème(s) : Chant et musique
Droits et conditions de reproduction
© Jaione Cordoba Indaburu
