Proposio bat
Misiolari baten moduan
ondoko lau hilabetean
nabil ejenplu onak emaiten
inozentien artian.
Txorakerian ibiltzen ginan
sasoi ginduen artian
ailegatu naiz hirurogoita
hamabigarren urtian
zer lastima den ezkondu gabe
sartu biharra lurpean.
Proposio bat izandu nuen
erdi zahartu ta gero’re
neskatxa batek: “Txirrita biak
esposatuko girade,
ditudan gauzak eta dirua
zuretzat izango dire
edo bertzenaz azken finian
penetan hilko zirade
guraso zaharren mugimendua
nola dan ikasi gabe”.
*Esan bezela neskatxa horrek
eman ziran albistia,
errespuesta aditu arte
larri egon zan tristia:
«Alde batera pena hartzen det
zu modu hortan uztia,
baina zahartu naiz, ez da posible
lan horietan hastia;
borondatia istimatzen det,
eskerrik asko, gaztia».
*Mutil-zahar eta neska.zahar asko
gelditu ginaden, baina
gure partiak eta gehiago
badago zeinek egina,
sortzen ditugun labore-puskak
aisa kastatzeko dina;
hogei pezeta anea artua,
lau duro t’erdi irina,
berrogeitaino iritsiko zan
danak ezkondu bagina.
*Aiskide batek esan dit neri
Donostiya'ko partian:
«Iya lazuan sartu ziñuzten,
etzabiltza apartian;
neskatx orri ez kasorik egin,
utzi zaiozu pakian,
goizero an da botillarekiñ
Amueneko atian,
litro erdi bat patar biaute
ama-alaben artian».
Diru ta ohiak bazintuala
amona zaharrak utziak
ni engainatzen ibili zinan
gezurrak ziran guziak
zuek bi ahizpak omen zinaten
ama gaixoak haziak
txurrut gehiago egiteagatik
arraia saltzen hasiak
zuek ez bainan hark merexirik
eskerrak eta graziak.
*Ardua ere kastatzen dute,
ez aguardinta bakarrik,
bazkalduta’re kaferik gabe
ez da hartutzen patarrik;
ez Donostian jaiotakorik,
hain gutxi goierritarrik,
bere burua ola ofrezitzen
ez dabil neskatx jatorrik;
baino gaixuak nere kontura
ez zuen busti muturrik.
*Ezin sinistu izandu nuen
neskatxa horren esanik,
ta berak ere ez zekien ni
zurruterua nitzanik;
alkarrengana bildu bagina
ez zan gurekin gauz onik;
jende gehiegik jakin ez dezan
ez det esango izenik,
oraindik ere soltera dago,
ez zuen artu gizonik.
Berroita hamabost erreal dauzka
amona zaharrak utziak,
mila pezeta arraia saltzen
negorrek irabaziak
gorputz ligera uztarri ona
mugimenduak biziak
Ditudan tatxak ez dira zailak
munduan diran guziak,
miseriarik ez daukagu
Jaungoikoari graziak.
- Txirrita
Témoin(s) : Juan Indaburu
Fonds d'archives : Fonds privés divers
Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu
Collections de témoignage(s):
Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu
Date : 01-01-1984
Durée : 0:02:36
Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_23
Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_23
Thème(s) : Chant et musique
Droits et conditions de reproduction
© Jaione Cordoba Indaburu
