"Ora et labora" Belokeko Beneditanoekin

Lekukoa(k): Adrien Gachiteguy

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Ahurtin kokaturik, Belokeko abadia da emankizun honen gaia. Bertako hiru fraide beneditar elkarrizketatuak dira, horien artean Adrien Gachiteguy. Batek kontatzen du nola, duela mende bat inguru, fraide bihurtzeko asmoa zuten Hazparneko lau apezek abadia sortu zuten. Bigarrenak azaltzen du nola, duela hogei bat urte, zerri, oilo eta behi hazkuntzak utzi zituzten ardi hazkuntzari lotzeko. Hirugarrenak, Marc fraileak, gasnagintzaren arduradunak, nahiz euskaldun ez izan, euskara ikasi du beste fraideen, bai eta abadiara lanean aritzeko etortzen diren artzainen laguntzari esker ere. Erreportaiak gasnagintzaren urrats guziak erakusten ditu. Emankizunaren hasieran zein amaieran, Jean DIHARCE "IRATZEDER"-ek idatzi eta Juan Urteaga-k konposatu "Elgarren ogi" kantua entzuten da.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047686

Grabaketa herria: Ahurti

Data: 1974-04-01

Iraupena: 0:15:56

Media mota: Bideoa

Gaiak: Erlijioa, Baserriko lanak, Euskararekiko atxikimendua


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.