Uhaineri nausi

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Jean DIHARCE IRATZEDER-en erretratua proposatzen du. Erreportaian, Belokeko abadian fraide beneditano eta euskal olerkaria den IRATZEDER-ek itsasoarekin daukan atxikimendua aipatzen du, bai eta Euskal Herri eta Jainkoarentzat sentitzen duen amodio sakona. Emankizun honetan berak idatzitako hainbat olerki irakurtzen ditu.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBC06011812

Grabaketa herria: Ahurti

Data: 1976-03-06

Iraupena: 0:15:33

Media mota: Bideoa

Gaiak: Erlijioa, Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.