Etxeko hizkuntza giroa

Aitarekin euskaraz egiten du Samuelek; amarekin frantsesez errazago, euskaraz baino; eta anaiekin bietara. Lantokian, geroz eta gehiago egiten du euskaraz. Leirek euskaraz egiten du etxean, baina hortik kanpo, lanean eta lagun artean, parean duenaren arabera. Lagun talde bereko parte dira Leire eta Samuel, eta euren artean euskaraz egiteko ohitura badute ere, euskaraz ez dakien lagunik bada, frantsesez egiteko ohitura dute.

Lekukoa(k): Leire Barbier, Samuel Biscay

Herria: Aiherra

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Elkarrizketatzailea(k): Ahotsak.eus

Data: 2014-10-25

Iraupena: 0:02:45

Erreferentzia: AIH-001-4

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: AIH-001-4

Gaia(k): Euskararen egoera, Euskararekiko atxikimendua


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Leire Barbier

Leire 1988ko irailaren 30ean jaioa da, Baionan, baina Aiherran bizi izan da betidanik, ikasketen egiteko Pauen eta Bordelen egonaldiak egin izan dituen arren. Samuel Biscayrekin batera elkarrizketatu genuen garaian, ordea, Hazparnera bizitzera joan berria zen Leire. Aiherra ondo-ondoan da Hazparne. Aita Aiherrakoa eta ama Ibarlakoa ditu. Bi senidetan zaharrena da eta Luhuson ari da lanean, Frantziako eskola sare publikoko euskara irakasle moduan, lehen mailan. Aiherrako Herriko Etxean egin genion elkarrizketa, eta sei hilabete pasatxo zeramatzan orduan bertako hautetsi karguaren jabe. Hizkuntza kontuei buruz (tratamenduak, etxeko ohiturak …) eta Aiherrako zein inguruko gazteek aisialdian dituzten joeren gainean jarduten du, batez ere.

Samuel Biscay

1988ko martxoaren 24an jaioa zen, Baionan, baina Aiherran bizi izan da betidanik, eta Aiherrakoak ditu ere ama eta aita. Hiru anaiatan gazteena da eta kontablea da lanbidez. Elkarrizketa egin garaian hautetsi izendatu berriak izan ziren (2014ko martxoan) Aiherrako Herriko Etxean, bai Samuel eta bai Leire, Samuelekin batera elkarrizketatutako laguna. Hizkuntza kontuei buruz (tratamenduak, etxeko ohiturak …) eta Aiherrako zein inguruko gazteek aisialdian dituzten joeren gainean jarduten du, batez ere.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.