-
|
- Euskara
Ahatsako herriaren historiaz zortzi lekukotasun
2026-07-16 Telebistako artxiboak
Erreportaje baten aurkezteko Ahatsan, 2025ean Hergarai Bizi elkarteak antolatu duen egunean, Kanaldudek lekukotasunak bildu ditu Hergaraiko herritarrekin. Grabaketa horiek Ahatsako bizia aipatzen dute eta Mintzoak atarian ikusgai dira orain.
Hergarai Bizi elkarteak bi urteetarik behin, udazkenean, Hergaraiko ibarraren ate irekitzeak antolatzen ditu, Ahatsa, Duzunaritze, Behorlegi, Mendibe eta Lekunberri bost herrien arteko animazio, gogoeta eta gertakariak koordinatzen dituela. 2025ean ekitaldiak Ahatsan iragan dira.
Horren karietara, Kanaldude eta Hergaraiko biztanleek bilketa lana muntatu dute: Ahatsako herritarrekin elkarrizketak egin dituzte, tokiko istorioak balorean emateko gisan. Orotara zortzi lekukotasun bildu dira, herriko hainbat elementu historiko edo kulturaren aipatzeko: bizia argindarra eta etxeko ura gabe, II. Mundu Gerra, kontrabandoa, arozgoa, Iratiko arraintegia, sukaldaritza, erlegintza edo pilota.
Hemen zerrendaturik grabatuak izan diren presunak :
- Kattin Bidart
- Aña Biscaichipy
- Felix Ithurbide
- Manex Lanathoua
- Mañex Larramendy
- Sabine Luro
- Jean-Noël Olhasso
- Maite Trounday
Lekukotasun horiekin, erreportaje orokorra osatu da ere, Hergarai Bizi elkarteak Ahatsan antolatutako egunean aurkeztu duena.
Funts horren elementu guziak, esteka horren bidez atzeman daitezke : Hergarai Bizi 2025 - Ahatsarrak lekuko.
Gisa bereko berriak