15 elkarrizketa berri burutu dira 2025ean Eleketa bilketaren karietara

2026-03-24  ¦  "Eleketa" programa

Joan den urtean bertze hamabortz elkarrizketa egin ziren Eleketa programaren karietara. Gai ezberdinak jorratu dira grabaketa horietan : herri kultura eta plaza ikusgarriak, bentak eta ostatuak, Angeluko seroren kongregazioa… Elkarrizketa horien sekuentziak batzuk ikusgai dira gure atarian.

Metaka

© Xabi Hiriart - EKE

2025eko Eleketa bilketak, 2024an landutako gaiari jarraipena eman dio, herri kultura eta plaza ikusgarriak gaitzat hartuz. Lehenik, bi elkarrizketa egin dira Getarian, ihauterien biziberritzea aipatzeko xedez ondoko lekukoekin: Françoise Etchave - Benoit Lamerain eta Pascale Lascano. Molde berean, zuberotar dantza eta bere transmisioaren aztertzeko, bertze hainbat lekuko grabatu dira: Jean Castillon, Johañe Urhe « Quihillaber », Katti Etchart Larrandaburu eta Pierre Rousseu « Latxikana ».

Eleketa proiektuaren batzorde zientifikoa bildu ondoan 2025eko apirilean, ildo berria hasi da ikertzen: ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta bentak. Horretarako hiru elkarrizketa egin dira : Barkoxeko eihera-ostatua Marie Uthurriborde-rekin, Baionako Moka ostatua Marie-Jeanne Metche Biscay-rekin eta Ibardineko Benta Gorria, Pedro Gorria-rekin.

Gainerateko lekukotasunetan gai ezberdinak jorratu dira : hargintza eta muga, Albert eta Paquita Parachu-rekin ; metaka auzolana (iratze meten ondarea), Patxi Larretxea Lazkano-rekin ; apezgoaren uztea eta pilota Gillen Çaldumbide-rekin.

Azkenik, Eleketa funtsean Elizako gizonen lekukotasunak baldin baziren ere, Elizako emazteenak falta ziren. Horregatik, Angeluko seroren kongregaziori buruz hiru grabaketa burutu dira ondoko pertsonekin: Josefina Irazoqui « Sœur Marie de la Visitation », Mayie Oyharçabal eta Marie-Jeanne Cachenaut.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.