Bertsolaritza Ipar Euskal Herrian: zonbait behako
2026-01-09 ¦ "Eleketa" programa
Euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetariko bat da bertsolaritza. Arte honi buruzko Ipar Euskal Herriko lekukotasun zati desberdinak hautatu ditugu bilduma baten osatzeko. Gehienak Eleketa ahozko memoriaren bilketaren karietara grabatuak izan dira.
Beste herrialde batzuetan desagertzear dagoen ohitura zahar honek Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du batez ere txapelketen sortzearekin XX. mendean, eta 1980. hamarkadatik transmisioa segurtatua izan delarik bertsu-eskolen bidez eta saio antolaketen sustatzearekin.
Bertsolaritzari buruzko 30 lekukotasun-zati hautatu ditugu gure ELEKETA datu-basean (2007. urteaz geroztik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obralaritzaren pean daramagun Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ikus-entzunezko bilketa programa).
Iparraldeko zonbait behako eskaintzen dizkigute.
Badihardugu elkarteak (Gipuzkoa) AHOTSAK programaren baitan grabatu testigantzek osatzen dituzte.
Entzungai diren lekukotasunen artean:
- Antolatzaile edo epaile lanetan aritu direnak: Beñat Soule (1947-), Pierre-Arnaud Idieder (1957-2020), Jean-Louis Harignordoquy (1954-), Mixel Itzaina (1933-2025), Émile Larre (1926-2015)
- Bertsolariak: Txomin Ezponda (1937-), Jesus Arzallus (1954-), Sustrai Colina (1982-), Maddi Ane Txoperena (1994-), Michel Aire (1944-2025), Jean-Louis Harignordoquy (1954-), Odei Barroso (1988-), Alexandre Etcheberry (1931-2018)
- Bertsolarien hurbilekoak: Petra Ibarra (1931-), Marie-Christina Oçafrain (1955), Anttonie Sein (1926-)
