Noiz etorri zitzaion sortzeko gogoa

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Ez dakit… egia errateko ez dakit. Kantatzeko gogoa aspalditik dudala iruditzen zait, gero sortzeko gogoa izan da niretzat inportanteena beti, baina ez dakit nondik heldu den. Galdera ona da. Hasi nintzen korala batean eta hortik, pop-rock talde batean parte hartzeko galdegin ninduten eta hor ohartu nintzen kapable nintzela melodiak sortzeko gitarra akorde batzuen gainetik. Hori niretzako izan zen deskubrimendu eta zorion bat ere bai. Hor ohartu nintzen gai nintzela hori egiteko; musika anitz entzuten nuen baina ez nekien horren egiteko gai nintzenik. Eta 16 edo 17 urte nituen garai horren ondotik, joko bat bilakatu da eta geroztik egia da ez naizela gelditu, beti ari izan naiz melodiak egiten, gordetzen, kantuak egiten, edo egon naizen taldeetan piezak ekartzen, puzzle baten piezak proposatzen. Taldeetan horrela izan naiz beti, gustatzen zait bai".


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:01:45

Erreferentzia: EKL-13-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-1

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.