Garazikusen artistengana hurbiltzeko parada

Lekukoa(k): Thierry Biscary

"Komertzio ikasketak finitzean ohartu nintzen ez nuela hori baitezpada sentitzen eta lan bat proposatu zidaten Donibane Garaziko zineman. Gazteei zuzendu kontratua eta lanpostu berria zenez, egin beharrak ez ziren zehaztuak, orduan denetarik egin nuen: proiekzionista nintzen, bitartekari, aurkezle erakusketetan, eta guzti horri esker biziki gauza ezberdinak ikasi ditut, hala nola antolakuntza lanak, bilkurak nola eraman, proiektu bat sortu eta bururaino eraman, baita ere artistak errezibitu, artista egonaldiak antolatu, lan artistikoak segitu eta beste gauza anitz. Nahas mahas hori lagungarri izan zait beranduago. Nire bizitzan gustatzen zait gauzak horizontalak izan daitezen, alegia arlo ezberdinetan mugitzea eta gai izatea gazta egile bat edo enpresa buru bat ulertzeko, edo lan egiteko, hori maite dut bai."

Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:31

Erreferentzia: EKL-13-2

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-2

Gaia(k): Kultura , Kantua eta musika

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Beste pasarte gomendatuak

Nahia Zubeldia © LaukitikAt (EKE | cc-by-sa-nc) Play EKE video

Immigranteen gaia

Nahia ZUBELDIA

3 min

Marina Beheretxe (argazkia: Laukitik At - EKE) Play EKE video

Musika idazteko gogoa

Marina BEHERETXE

1 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.