Proiektu anitz gogoan

Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Proiektu anitz ditut gogoan. Bada bat aspalditik hasitakoa eta bukatu gabe dudana: Ce qui ne nous transforme pas ne nous laisse pas de souvenirs (euskaraz: aldatzen ez gaituenak ez digu oroitzapenik uzten) izenekoa. Memoriari buruzko dokumentala da, esperimentala. Familia bat hasi naiz grabatzen pik-nik bat hartzen eta gero senide bakoitzari eskatu diot zertaz oroitzen den.

Amak adibidez gogoratu duen lehen gauza da, goizeko bostetan oroitu zela oilaskoa ez zuela izozgailutik atera; anai gazteak, mendira iristean, oihanean sartu aitzineko uneaz eduki du lehen oroitzapena. Ohartu naiz film anitz dagoela memoria traumatikoaz, baina ez dago filmik ditugun oroitzapen goxoez. Memoria nola sortzen den, zertaz gogoratzen garen eta nortasuna nola egiten den, horri buruz nahi dut film bat egin.


Lekukoa(k): Elsa Oliarj-Inès

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2023-09-22

Iraupena: 0:02:23

Erreferentzia: EKL-35-EKL 35-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 35-10

Gaia(k): Familia eta harremanak, Zinema


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.