Olentzeroren pertsonaia
Olentzero Arrangoitzeko ikastolan
Mirentxuk Olentzeroren pertsonaia Arrangoitzeko ikastolari esker deskubritu du, bereziki orduko Libe Goñi andereñoari esker, harek baitzuen ohitura berpiztu 1971n. Desfile bat antolatua izan zen herriko karriketan. Mikel, Mirentxuren semea, oraindik haurra zela, Olentzero pertsonaia egin zuen.
Hortaz aparte, Olentzero ospatua zen ere ikastolan bertan: Olentzeroz mozorrotu buraso batek, opariak eskaintzen zizkien haurrei, azalduz nor zen pertsonaia hori.
Ohiko Eguberri Amaiur herrian
Miren, sortzez Amaiur (Nafarroa, Baztan bailara) herrikoa da. Ez du Olentzero ohitura ezagutu bere sorterrian, Errege Magoen besta ospatzen baitzuten gehienik (urtarrilaren 6an). Kondatzen digu nola iragaiten zen Eguberri gaua, familian eta Amaiur-en.
Oroitzapenak
Behin, sasietan galdua izanki, Laurent-ek ezin izan zuen ikastolako bidea atxeman. Haur batek urrunetik ikusi-eta, honek dei egin zion pasaia erakutsiz alambreen artetik.
Olentzeroren agerraldiak
Laurent-ek kondatzen du Olentzero gisa egin duen lehen agerraldia, Arrangoitzeko ikastolan, bai eta geroztik egindakoak, izan Biarritzen (ikastola, Ohakoa haurzaindegia), ala Angelun, Senperen eta Arbonan.
Olentzero nola ikusia den
Laurent Apesteguyk esplikatzen digu Olentzero pertsonaia ohituretan sartu dela pixkanaka.
Pasarte hau (osoki edo zati bat) bideo/soinu muntaketa batean erabilia izan da: Olentzeroren ohitura Arbonan
Lekukoa(k): Laurent Apesteguy, Mirentxu Apesteguy
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Lapurdiko ahozko memoria
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2014-11-15
Iraupena: 0:19:14
Erreferentzia: 225-9
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 15 AV 463
Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Eliza-ospakizunak, Ipuinak, mitoak eta istorioak, Besta giroa
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.