Laurent Apesteguy

Sorturtea: 1939

Afiliazio herria: Arbona

Laurent Apesteguy Arbonan sortua da 1939an, "Alexaria" etxaldean eta anaia bat dauka. Herriko eskola publikoan ibili da 14 urte arte. Lau urte berantago, 1957an, Biarritzeko "Maitena" ekoizpen kimiko enpresan sartu da. Soldadogoa 1959tik 1961ra egin ondoan, berriz lantegi berdinean segitu du ezkondu arte, 1966an. Mirentxu bere anderearekin beren kondu jarri dira (baxera, basoeria eta menaio produktu salmenta handizkaria), gaurregun beren seme batek segitzen duena. 
 
Mirentxu eta Laurent Apesteguyk ikastolaren hastapenetan parte hartu dute. Beren bi seme zaharrenak (3 ukan dituzte) Ipar Euskal Herriko lehen ikastolako ikasle izan dira, Arrangoitzen, 1970ko irailean.
Eragile sutsu hauek parte harte dute Olentzero pertsonaiaren berpizte ekintzetan (Arrangoitzen eta gero auzo herrietan), Arbonako Primadera dantza taldearen sorreran (1973), herriko euskarazko gau eskola hastapenean (1983), Aranzola etxean(1987) eta beste hainbat euskal kultura berritze ekimenetan 1970-1980 hamarkadetan.
Gaurregun aitatxi-amatxi dira. Harro dira beren biloba guztiei euskara transmititu baitiote.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 225 225 - Laurent Apesteguy - Mirentxu Apesteguy 2014-11-15 2:49:41 Arbona Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.