Mirentxu Apesteguy

Sorturtea: 1943

Afiliazio herria: Arbona

Mirentxu Nafarroako Baztan araneko Amaiur herrian sortua da 1943an, komertsanta familia batean. Herriko eskola publikoan ikasi ondoan, Uztaritzeko San Josep kolegioan jarraitu du bi urtez (1956-1958) frantsesa ikasi beharrez. Hogei urte zituela, 1963an, udako sasoina egin du Donibane Lohizuneko hotel batean, harreragile gisa, beste bi urtez segidan lau hilabeteko sasoina segitu duena.
Laurent-en ezagutza egin du Sarako bestetan (bere amaren sorterria). 1966ko apirilean ezkondu-eta, hiru seme ukan dituzte (1967, 1968, 1969).
 
Mirentxu eta Laurent Apesteguyk ikastolaren hastapenetan parte hartu dute. Beren bi seme zaharrenak Ipar Euskal Herriko lehen ikastolako ikasle izan dira, Arrangoitzen, 1970ko irailean.
Eragile sutsu hauek parte harte dute Olentzero pertsonaiaren berpizte ekintzetan (Arrangoitzen eta gero auzo herrietan), Arbonako Primadera dantza taldearen sorreran (1973), herriko euskarazko gau eskola hastapenean (1983), Aranzola etxean(1987) eta beste hainbat euskal kultura berritze ekimenetan 1970-1980 hamarkadetan.
Gaurregun aitatxi-amatxi dira. Harro dira beren biloba guztiei euskara transmititu baitiote.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 225 225 - Laurent Apesteguy - Mirentxu Apesteguy 2014-11-15 2:49:41 Arbona Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-22 Eleketa #22: Laurent eta Mirentxu Apesteguy 2014-11-15 0:14:16 Arbona Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.