Mauleko Saint-François Kolegioan

Herriko eskolan ibilia da Alexandre, 13 urte arte. Gerla denbora baitzen, errientsak beti kanbio baitziren, Mauleko apezen kolegioan ezarri zuten eta han urte bat pasatu zuen. Handik landa, etxera sartu eta laborantzan segitu zuen. Zertifikatua ez du pasatu, ez baitzuen eskola gogoan baina kabalak ! Baina den kotsia han ikasi du.

Bortitzak ziren Saint-François Kolegioan, 20ta zonbait apez ziren, bat bakarrik zen zibila. Arratsaldeko askaritik landa, « étude » egiten zuten arratseko 11ak arte, gero jaten pixka bat eta ohera joaiten. 100ta zonbait ziren ber gelan. Ez ziren laket baina egon behar. Ukan du tratu txarra apez batek emanik. Gero "supérieur" eman zuten, denbora baten buruan. Handik eta 50ta zenbait urteren buruan, bertsuak eman zizkion. Gertatu zen bere lagunarekin inaugurazione batean xiberoan. Apez hura han zen. Bertso bat eman zion polliki polliki. Apeza hurbildu zen eta galdegin zion « ez tuxu kolegioko gauzak ez dituxu ahantziak ? ». « Ez tizit ahantziak eta ez ahantziko baina barkatuak bai ».

 

Pasarte hau (osoki edo zati bat) bideo/soinu muntaketa batean erabilia izan da: Mauleko kolegioaren diziplina

Lekukoa(k): Alexandre Etcheberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus

Bilduma: Iparraldeko ahotsak

Elkarrizketatzailea(k): Ainize Madariaga

Data: 2013-10-25

Iraupena: 0:09:03

Erreferentzia: ARH-001-4

Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: ARH-001-4

Gaia(k): Eskola , Eskola irakasle

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Beste pasarte gomendatuak

Play EKE video

Argindarra hiru orenez bakarrik

Xelextin SAROIBERRI

1 min

Play EKE video

Landareak etxea babesteko

Aña BIZKAITXIPI

1 min

Play EKE video

Erdi manex erdi xiberotar

Philippe DULAU

1 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.