-
|
- Euskara
Alexandre Etcheberry
1931 / 2018
Afiliazio herria:
Arhantsusi
Arhantsusi Larrondoan sortu zen. Aita bertakoa zen, eta ama aldiz Larzabale Zibitzekoa zuen, eta biak laborari zituen.
Sei senideetarik bigarrena: gehiena neska zen, bortz mutikoak ondotik jin ziren.
Aitamak bezala, Alexandre ere laboraria izana da, Larrondoan, bainan badu gainera bertze zaletasunik: bertsolaritza. Hamazazpi urtetan hasi zen, eta geroztik Jutsiko Pierre Mercapide eta biak plazaz plaza, ogi-jotzez ogi-jotze ibiliak dirak, Oztibarren gaindi batez ere. Xalbador eta Mattinekin ere ibilia da bikotea. Ttipitik ezagutu du euskararen zapalketa: eskolan buxeta zuten, zigorra euskaraz mintzatzeagatik. Apezen artean urte bat Mauleko kolegioan egin zuen, zertifikata ateratzeko asmoz, bainan, urtea gogorregia izan zenez, ikasketak bertan behera utzi eta etxean lanean hasi zen laborantzan.
Berantago, Jutsiko Véronique Bidartekin ezkondu, eta lau seme-alaba izan zituzten (etxeko tradizioari fidel, gehiena neska eta ondoko guziak mutikoak).
Bigarren Mundu Gerlaz (1939-1945) ere oroitzapenak kontatu dizkigu, zehaztasunez.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ARH-001 | ARH-001 - Alexandre Etcheberry | 2013 | 0:49:00 | Ainize Madariaga | |
| 2 | ARH-002 | ARH-002 - Alexandre Etcheberry | 2013 | 0:45:00 | Ainize Madariaga | |
| 3 | ABK-5 | Oztibartarrak lekuko | 2024 | 0:54:00 | Terexa Lekumberri , Pantxika Maitia |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Etcheberry Alexandre : aurkezpena | 0:02:27 | |
| 2 | Arhantsusiko eskola | 0:02:38 | |
| 3 | Mauleko Saint-François Kolegioan | 0:09:03 | |
| 4 | Arhantsusiko eskola | 0:06:19 | |
| 5 | Gerla denboran: okupazio alemaniarra | 0:08:13 | |
| 6 | Bigarren Mundu Gerla. Merkatu beltza. Iheslariak | 0:04:32 | |
| 7 | Bertsotan irri eginarazteko | 0:05:15 | |
| 8 | Ogi jo egitean ere bertsotan | 0:03:04 | |
| 9 | Mattin bertsolariaren umorea | 0:01:48 | |
| 10 | Euskararen alde. Euskalkiak | 0:04:35 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Oztibartarrak lekuko | 0:54:00 | |
| 2 | Demarkazio lerroa | 0:09:41 | |
| 3 | Mauleko kolegioaren diziplina | 0:11:25 | |
| 4 | Errekisizioa. Okupazioa | 0:09:42 |