Ipar Euskal Herriko ikastolak

Oraindik ez da sarean ikusgai/entzungai grabaketa hau. Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Ipar Euskal Herriko ikastolak dira emankizun honen gaia. Erreportaia Arrangoitzeko ikastolan, hau da, 1969an ipar Euskal Herrian sortu zen lehen ikastolan hasten da. Libe Goni Arrangoitzeko lehen anderenoa ikusten da kukuaren kantua kantatzen ari ikasleekin. Gero, kazetariak Argitxu Noblia-ri, lehen ikastolaren sortzaileetarik bati, elkarrizketa bat egiten dio eta guraso batzuek azaltzen dute zergatik hautatu duten seme-alabak ikastola batean sartzea. Hazparneko ikastolan, Bernadette Bibens anderenoak azpimarratzen du zertan den garrantzitsua bere lana. 29 ikasle dauzkan Garruzeko ikastolan, andereno batek kontatzen du zer nolako lana egiten duen, besteak segitu duen formakuntza esplikatzen duelarik. Michel Etcheverry, Seaska ikastolen federazioaren arduradun bat ere elkarrizketatua da. Erreportaiaren amaieran, Hazparneko ikasleek Sabino Lopez de Gereno-k konposaturiko " Ikusi mendizaleak " kantua ematen dute.

Lekukoa(k): Claire (Argitxu) Noblia, Bernadette Bibens

Herria: Arrangoitze, Garrüze, Hazparne

Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047675

Data: 1973-06-18

Iraupena: 0:14:36

Media mota: Bideoa

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.