"Dios te salve" ohitura zaharra Azkainen

Lekukoa(k): Piarres Larzabal

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek "Dios te salbe" ohitura zaharra erakusten du Azkaineko herriaren adibidea hartuz. Bi talde ibilki dira etxez etxe, akordeoilari bat badagola talde bakoitzean, batean Jojo Elissalde, bestean Laurent Goyenaga. Joaten dira Plazan ostatura Jean-Michel Laduchen gana, gero Andde Luberriaga auzapezaren eta Jean-Baptiste Etcharrenen ikustera, Arraioa eta Izotz-Agerria etxaldeetan pasatuz. Ohituraren esplikatzeko, mahai inguruan jarriak dira Errepirako nagusi zaharra, haren semea Jean Idiart, Andde Elissalde, Adrien Iratzoquy eta Mattin Ibarboure. Hélène Idiart-en gana doa ere Maite Barnetche. Piarres LARZABAL herritarrak ere aipatzen du Urteberri bezperako ohitura.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBC07054442

Grabaketa herria: Azkaine

Data: 1977-12-31

Iraupena: 0:15:19

Media mota: Bideoa

Gaiak: Ohiturak eta bizimodua, Besta giroa, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.