Lekuko industriek diseinuak eragiten ahal dituzte

Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

"Diseinu ezaugarririk, lekuaren arabera ez dela erran nezake. Ez da euskal diseinurik edo frantses diseinurik edo aleman diseinurik. Egon daitezke eskola batzuk edo mugimenduak, kolektiboak, momentu batean. Baina hurbil egon gaitezke Alemaniako diseinu batetik eta urrun hemengo batetik. Ariketa intelektuala da, beraz ez da lekuari lotua.

Gero, gerta daiteke guk keinu bat egitea euskal tradizioari, gure tradizioa baita, baina ez da automatikoa. Gero tradizio hori ez da bat bakarra, iturri asko dira eta tradizioak leku askotakoak izan daitezke ; gauza berdina ikus daiteke Japonian edo Euskal Herrian. Ez dut uste herriak formateatzen duenik diseinua.

Izan daiteke industriaren edo aktibitate nagusi baten araberako eragina. Industria indartsua dagoen leku batean; Bizkaian edo Gipuzkoaren parte batean horrek eragin dezake. Agian Txillidak edo Oteizak ez zituzten 20 tonako eskulturak, piezak sortuko, ondoan horien sortzeko tresnak eta makinak eduki gabe.

Beraz, diseinuan ere dependitzen dugu inguruko aktibitate industrialaz. Ager daiteke horren arabera karaktere bat, baina ez da berez herriaren eragina."


Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-02-14

Iraupena: 0:02:28

Erreferentzia: EKL-8-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-8-9

Gaia(k): Ekonomia eta industria


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.