Jean Iraçabal eta Jean-Louis Azarete nazioarteko errugbilariak

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Jean IRAÇABAL eta Jean-Louis AZARETE nazioarteko errugbilarien erretratua eskaintzen digu. Erreportaian, biak ikusten dira elgarrekin entrenatzen mendialdean. Jean IRAÇABAL, 32 urtekoa, Baionan ari da lanean eta Arrangoitzen bizi da. Jean-Louis AZARETE, 28 urtekoa, Urrunako Olhetan bizi da, Ziburun lan egiten duelarik. Elkarrizketan, beren biziaz eta errugbiaz mintzo dira. Sekuentzia hauen artean, errugbi partida baten zatiak ikus daitezke: Aviron Bayonnais (Jean IRAÇABAL-en taldea) Stade Beaumontois-en aurka, Frantziako txapelketaren final zortzirenetan.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047673

Grabaketa herria: Baiona, Arrangoitze, Urruña

Data: 1973-05-21

Iraupena: 0:14:50

Media mota: Bideoa

Gaiak: Errugbia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.