Olentzero, ikazkinen garaia

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honen gaia abenduan ospatzen den Olentzeroren besta da. Baionan antolaturik, ikastoletako haurrak biltzen ditu eta Baigorriko kantari zein musikariek alaitua da. Elkarrizketa batean, Jean-Louis MAITIA Seaskako lehendakariak azaltzen du zergatik hautatu duten Baiona besta hori antolatzeko. Aita Piarres LARZABAL Olentzero-ren jatorri eta esanahiaz mintzo da.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBC06011832

Grabaketa herria: Baiona

Data: 1977-01-03

Iraupena: 0:14:18

Media mota: Bideoa

Gaiak: Kontakizunak eta sinesmenak, Kantua eta musika, Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, Eguberri


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.