Olentzeroren berpiztea: ipar Euskal Herriko Ikastolen ekintzak
"Etorri nintzanen 1969an Baionara, joan nintzen Euskal Erakustokira eta egon nintzan Eugène Goyhenetche-kilan eta Haritschelhar-ekilan eta esan nien:
Hemen zer dezute Papa Noël-etik kanpo, nork ekartzen zituen opariak eta zer dezute Eguberrikari ? Guk badugu Olentzero bat, zuek zer dezute?
- Hemen ez dugu ezagutzen, Jesus Haurrak ekartzen du iranja bat edo xokoleta puxka batzu, bainan pertsonairik ez dugu zuek dezuten bezala
- Alta gurea zaharra da
- Bai, bai, bai, zaharra da bainan guk ez dugu holakorik
Orduan ikastolan Arrangoitzen nintzelarik esan nuen: "to, Olentzero, nik ezarri behar dut hemen, hau gurea da…"
Ikastolan lan egiten nuen egun guziez, eta anai arrebak hartzen nintuen ortzegun arratsaldean: kantu batzuk, dantza batzuk, olerkiak eta horrela erakusten nien eta multzo eder bat biltzen ginen. Trellu ere etortzen zen aberetaz edo xorietaz mintzatzera, diapositiba batzuekin eta horrela, Joan nintzen Ordiziara, erosi nintuen albarkak denendako, euskaldun jantziak, jantzi behar genuela euskaldun bezala denak eta olentzeroak egin behar gintuela Arrangoitzen, eta hori erakutsi behar giniela… Eta igande batez, 1971an, ausartu nintzen, Gallastegiri esan nion:
Paperrak eginen dizkidazu esplikatuz Olentzero gure ikazkina zer den, neguburuko gauzak direla?
Egin zituen paper ttipi batzu, Olentzeroren kantu batzu erakutsi nizkien eta plazara joan ginen.
Arrangoitzeko elizatik atera zirenean jendeak, eta harrituta. Han ginen 50 bat Baionakoak, Arbonakoak, Biarritzekok, han ginen Arrangoitzeko plazan kantuz Olentzero.
Zer da hori? Zer mamu ezarri digute hor?
Paperrak banatu genituen
Handik urte batera, asto bat izan genuen, markesarena, astoaren gidaria Xan Etcheverria eta astoarekin batera beti ikastolako haur bat. Astoarekin etorri ginen Baionara baina astoa hil zitzaigun eta gero traktur batekin ibiltzen ginen ezker eta eskuin, abendoaren igande guziez, Arrangoitzeko auzoak egiten genituen, haur bat olentzeroz jantzita....
Gero bazen oparien ixtorioa... Olentzerok argia ekartzen du, iguzkia ekartzen du. Ikastolako burraso bati mintzatu nintzaion, Lehenik izan zen Housset, gero izan zen Sarosquy, eta gero Apesteguy. Atea jotzen zuen, burrasoak ematen zioten Olentzerori opari ttipi bat haurrari emateko. Egun hartan Biarritzekoek ekartzen zuten xokolatea, Arbonakoek bixkotxa, haskari goxo bat egiten genuen, olentzero etortzen zen eta haur bakotxak opari bat bazuen. Hola ikasi zuten olentzero nor zen, opariak ekartzen dituela : argia, eguzkia, itxaropena, beti ideia sartu izan dut haurrei, barnean. Eta gero ikastolekin batera barreatu du olentzero, hemen, Euskal Herrian.
Olentzero egiten omen zen gerlatik landa errefuxiatuak etorri zirenean Hendaiara, elkarte batek, baina hor gelditu zen pixka bat elkartean, helduen arteko ixtoria. Baita ere Saran, baina hor gelditu zen, xoko ttipi batzuetan, besterik gabe."
Lekukoa(k): Libe Goñi Garate
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2013-08-02
Iraupena: 0:04:46
Erreferentzia: 193-13
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 908
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-910
Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Ipuinak, mitoak eta istorioak, Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.