Dantzatzeko manera ezberdinak Basabürüan eta Pettarran

Ferdinand Morot Monomi-k deskribatzen ditu estilo desberdintasunak Xiberoko Basaburu eta Pettara artean. Altzain, Basaburuan, dantzariek oin puntak behera dantzatzen zuten. Sohütan eta Barkoxen aldiz, zaharrek, Heguiaphal bezala, zioten, puntak goiti behar zirela. Ferdinand-entzat, huts bat zen eta ederrago atxemaiten zituen puntak behera. Eta ohartzen da azkenean, denak hortara jin direla denborarekin. Halere bere garaian, dantzariak biltzen zirelarik, Basaburutarrek kritikatzen zituztelarik haien oin puntak goiti, Sohütakoek, eta Ferdinand barne, kontrarioa defendatzen zuten.


Lekukoa(k): Ferdinand Morot Monomi

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart

Data: 2013-03-14

Iraupena: 0:01:03

Erreferentzia: 175-12

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 798

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-800

Gaia(k): Zuberoako dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.