Teknologia berriak

Lekukoa(k): Marko Armspach

"Xantier handi bat zabaltzen duzu hor. Bai egia da, sare sozialak gure bizian eta nire bizian sartu dira bereziki. Gero eta gutxiago parte hartzen dut baina azken hamarkadan erran daiteke egunero marrazkiak zintzilikatu ditudala hamar sare sozial ezberdinetan. Gaur egun oraindik Instagram, Twitter edo Facebook-en nago oraindik. Horietan, edukiak etengabean sortu behar dira, egun batez deus zintzilikatu gabe egoten bazara, hilko zarela sentsazioraino iritsi arte. Eta ez, ez gara hiltzen. Gertatu zait ere marrazki bat egitea goizean eta hamar minutuen buruan kentzea inork ez zuelako ezer erantzun. Harritzen naiz batzuetan zein zikloan sartu naizen ikustean, zertarako egiten dudan hori... Batzuetan nire plazerarentzat egiten dut bakarrik; ez dut pipatzen orduan marrazten dut. Katuaren GIF animatuak egiten ditut hamar minutu baino gehiago ez didatelako hartzen. Nonbait, mundu honetan bizi naizela erakusteko egiten dudala uste dut ere. Bestaldetik, ordenagailuen erabilerari doakionez, hemen estudioan ukan nituen hezetasun arazo handien ondorioz baztertu behar izan nituen papera eta tinta, eta hor hasi nintzen ordenagailu bidez marrazten. Lehenik eskua, gero besoa eta azkenean lan guztiak egiten ditut modu honetan. Eta gaur egun ohartzen naiz horrek dituen bi ondorio nagusiez. Lehenik, asurantza galdu dut; lehen, papera, pintzela eta tinduarekin, eskuz egiten nuen lehenbiziko marra onartu behar nuen eta kitto, ez nuen erraz ezabatzen ahal, orduan beste konfiantza bat, beste kontzentratzeko modu bat zen. Orain aldiz, egin, ezabatu, egin ezabatu, marra bat hamar aldiz errepika dezaket, gustatu arte. Konfiantza hori galdu dut. Bigarrenik, beste gorputz postura bat hartzen da ere pantaila aitzinean. Paperaren gainean, marrazkiak bere neurriak ditu eta horiek marrazteko, postura zabala eduki behar dut. Aldiz, pantaila batekin, marrazki hura, nahi heinean handitu dezaket eta ondorioz, nire eskuen eta hatzen mugimendua askoz txikiago da, zentimetro bateko marrak egiten ditut. Horrek, ondorio ezberdinak ekarri ditu: begiak funditu ditut, gorputza eta eskua kurubilkatu zaizkit eta nik uste konfiantza galdu dut. Horrek beldurtu nau. Orain, gero eta gehiago kenduko nuke parte hori baina zaila da, merkatuan naizelako eta ordenagailuz egiten hasi naizen komikien segida errespetatu behar dudalako. Ezin dut bat-batean aldaketa egin. Horregatik Claude Labatekin egin dudan azken lana, sorginkeriaz, absolutuki eskuz egin nahi nuen, akuarela erabiliz paper gainean, ohitura eta konfiantza berpizteko."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:04:35

Erreferentzia: EKL-15-12

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-12

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.