Urtzi Etxeberriaren amets bat

Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Ez naiz oso ametszalea, baina bolada honetan asko estutzen nauen gauza bat da gure seme-alabei zer bizitza utziko diegun Covidaren gai honekin. Batzuek diote datorren urtean bukatuko dela beste batzuek ez. Nire ametsetako bat izango litzateke gure haurrei mundu erdi-normal bat uztea zoriontsuak izan daitezen.

Bestela ametsak ere baditut, bidaiatzea izan liteke bat, txoko ezberdinak ezagutzea. Baina eguneko amets txikiek gehiago betetzen naute amets handiegiak baino. Eta bai, estutzen nauena da gerora datorkigun mundu hori zer demontre izango den. Nahiko nuke guk ezagutu dugun mundu honek jarraitu dezala etorkizuneko belaunaldietan ere.


Lekukoa(k): Urtzi Etxeberria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-09-03

Iraupena: 0:01:22

Erreferentzia: EKL-22-EKL 22-16

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 22-16

Gaia(k): Lagunartea eta familia


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.