Euskal musikagintzaz

Lekukoa(k): Kristof Hiriart

"Denetan bezala ikusten dut, biziki anitza da gauza interesgarri andanarekin. Irratia piztean hasteko, gauza andana entzuten da eta hori ongi da. Gero gauzak apurtzen, gure ohiturak kitzikatzen, jende gehiago izan gaitezke, bide ezberdinak, trebeska hartzen. Agian gutako bakoitzak uste du horretan dabilela ere, sortzen ari dela, denok dugu asmatzeko gogoa.

Urrunago joateko beharra dugula dioen horietakoa naiz ni, sor dezagun, asma dezagun… Bestalde, Ni ez naiz anitzetan ari Euskal Herriko agertokietan, izan ere lekuak nahiko eskasak dira. Mokofina ikuskizuna salbuespena da halere, leku eta haur anitzen aurrean eskaini baitugu. Organik Orkeztrarekin hiruzpalau aldiz jo dugu bi urtez; Didier Ithursarryrekin dugun bikotearekin berdintsu; ari gara baina egiten dudan musika ez da sartzen kantaldi formatu klasikoan; baina ez da arazo bat. Parisen jotzea ez da hobe; bertan ari naiz noizbehinka gonbidatzen nautelako. Ikusi nauzue agian “À l’improviste” saioan, France Musique katean, » Anne Montaron-ek gonbidatu nauelako eta gustatzen zaidalako inprobisazio saio hori nire musikariekin aritzeko. Parisen, hemen eta beste hainbat lekutan ere ari naiz; xantza handia dut musikaz bizitzeaz".


Lekukoa(k): Kristof Hiriart

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-04-30

Iraupena: 0:03:32

Erreferentzia: EKL-5-7

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-5-7

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.