Euskal dantzarien mugazgaindiko harremanak

Lekukoa(k): Mathieu Vivier

"Jon Maya, Gari Otamendi eta lan egiteko ezagutu ditugun beste dantzari eta koreografoekin, mintzaira, praktika berdina dugu, hurbiltasun naturala dugu. Hegoaldean, dinamika handiagoa dago dantzaren inguruan, gune gehiago, ikasteko zein sortzeko aukera gehiago. Ainitzetan goaz dantza garaikidea ikastera Errenteriako Dantzagunera adibidez; gainera Kukai taldearen estudioen ondoan kokatua da eta Bilakako dantzariak aspalditik bertara goaz ere ikastera. Hurbiltasun naturalaz gain, beharrezkoak ditugu harreman eta baliabide horiek. Urbeltzen Argia konpainia ere erreferentzia da niretzat eta anitzetan gonbidatzen dugu; anitz ikasten dugu horiekin, lurraldeen araberako ezaugarriez adibidez, anitz dute guri erakusteko. Bestalde, nire lanean, Scène Nationale egituran, muga pasatzeko ohitura gutxi duten jende anitz gurutzatzen dut eta ohartu naiz egiazki mugaren eragina dagoela, jende batzuek inoiz ez dutela zeharkatzen. Halere uste dut horretaz ohartzen ari garela eta egitura ezberdinetatik indar bat egiten ari dela pasabide hori hobetzeko. Ni nagoen lan eremuan adibidez, ikusleak laguntzen ditugu mugaz bestaldera pasatzen eta batzuetan ere artistak, izan ere ez dute beti elkar ezagutzen; bideak zabaltzen saiatzen gara, Europako lurralde hau azkenean, irekiago izan dadin".


Lekukoa(k): Mathieu Vivier

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-03-24

Iraupena: 0:03:23

Erreferentzia: EKL-4-8

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL-4-8

Gaia(k): Dantza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.