Ibilbide profesionala : erizain izaitetik, gasnategi bat irekitzera
Lehen lehenik, euskal fakultatean egon nintzen euskal ikasketak egiten eta gero erizain izateko ikasketak egin nituen baina nire gogoan betidanik nahi izan dut ostatu bat zabaldu. Gero egia da ostatua lan gogorra dela, orduan hasi naiz ikusten zer saltegi falta zen Maulen eta gasnategia irekitzea erabaki dut. Gero egiazki maite dut arlo hori izan ere nire aita eta amak laborari dira, mundu hori ongi ezagutzen dut. Bestalde, Xiberoan lan egitea, arrunt normala da niretzat, ez baitut nire burua beste inon ikusten!
Saltegiaren izenaz, aitari laguntza galdegin nion hautatzeko, kantuen hitzak idazten ohitura baitu, eta "Xirikota" proposatu zuen. Orduan anaiak harriturik erantzun zuen xirikota zerrien bazka zela! Baina egia da "Xirikota" hitza belarrira eder dela, orduan ados jarri ginen. Hastapen batean "Jin, jan, jun" izena jarri nahi nuen, nire burasoek anitzetan errepikatu didaten erranaldia alegia, nire karakterea erakusten baitute nolazpait, jitea, jatea eta joatea hiru hitz horiek. Azkenean, luzeegi zenez, lelo gisa atxiki dugu saltegian jartzeko eta "Xirikota" izena jarri ate gainean.
Lekukoa(k): Graxiana Castillon
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2021-07-20
Iraupena: 0:02:19
Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-7
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-7
Gaia(k): Ibilbide profesionala
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.