Bilakaera teknologikoak eta lan egiteko moldea

Lekukoa(k): Polo Garat

"Analogikoan lan egiten dut galeriatan edo erakusketetan agertzen diren nire lan pertsonaletan. Lanmoldea erabat ezberdina da, denbora gehiago hartzen dut, emaitza erabat ezberdina da. Numerikoaren emaitza ez da ona, batez ere potretak egiten dituzunean. Numerikoan aritzea galdegiten digute, bezeroek dirua aurrezteko. Niri lan denbora bikoizten dit horrek, irudiak sailkatzeko eta post-produkzioan, zeren nire irudi numerikoei analogikoaren kutsua ematen saiatzen naiz, koloreetan eta analogikoaren kontrasteetan.

Baina ber denboran, teknologiari esker itzuli ahalko naiz Barkoxera, Interneti esker lan egin dezakedalako hemendik eta irudiak bidali ere. Horrek, Xiberuan, lasaitasunean, isiltasunean eta denborarekin lana hobe egiteko parada ematen dit. Teknologiak trukean aritzea ahalbidetzen dit ere bai; lehen ezinezkoa zen irudiak beste zerbaitekin, janariarekin edo trukatzea, izan ere pelikulak, garatzeak eta gastu teknikoak orohar altuegiak ziren. Orain numerikoarekin, gero eta jende gehiagok irudiak behar ditu webguneetan saltzeko edo zerbitzuak proposatzeko; argazki anitz egiten ditut sare sozialentzat ere. Pertsonalki Instagram kontua erakuslehio bat da niretzat. Blog bat ere badut zeinean lan komertzialak agertzen ditudan. Nire webgunean erakusketentzako irudiak agertzen ditut. Horretan, alde bat gustatzen zait nonbait, bezero batzuekiko harreman hurbilak ditudalako. Aldiz ez naiz hasiko jaten edo egiten dudana argazkitan hartzen Instagramera igotzeko. Egiazko merkataritza tresna bat da, onuragarri izan daitekeena."


Lekukoa(k): Polo Garat

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-03-08

Iraupena: 0:02:53

Erreferentzia: EKL-17-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-11

Gaia(k): Argazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.