Harremanak beste argazkilariekin

Lekukoa(k): Polo Garat

"Argazkilari batzuk ezagutzen ditut baina nongoak diren ez zait interesatzen, hori ez da inportantea. Euskalduna izateak naizen horretan du garrantzia niretzat, baina horrek ez du nire lana mugatzen, eskualdetzaile bihur nazake eta hori ez zait interesatzen. Festibaletan munduko bazter guztietako jendearekin topo egiteko aukera izan dut eta biziki gustatu zaizkit horien lanak, nahiz eta euskal kulturatik oso urrun izan. Ni irudi maitalea naiz zinez. Berehala ikusten dut zerbait gustatzen zaidan edo ez eta bost axola egilearen jatorria, alderantziz hori jakiteak eragin lezake, orduan nahiago dut mintzaira unibertsala.

Euskaltzale, abertzale naiz, hori ez da sekulan aldatuko. Hizkuntza ez dut menperatzen baina argazkiari esker, euskaldun, frantses, ingeles, espainol edota italiarrekin hitz egin dezaket eta alde unibertsala hori gustoko dut. Agian euskara ez jakiteak suposatzen zuen pizuagatik joan nintzen ere herritik; adibidez, kantiniersa gisa besteekin eleketan zinela bezalako momentuetan; nahiz eta haria segitu, iristen da galtzen zaren momentu bat. Hegoaldera joaten ginenean dantzatzera, okerrago zen, izan ere bertako jendea euskaraz zekiten dantzariengana hurbiltzen ziren eta bakarrik gelditzen nintzen. Euskal Herriak baliabideak jarri behar ditu haurrak bertan egon daitezen. Agian ezkorra naiz gai horrekin baina ikusten dut gauregun herri honek muturreko liberalismoaren aldeko apostua egin duela eta apostu horrek hizkuntaren desagerpena ekarriko duen beldur naiz. Kostaldean galdu da jadanik eta ez dezagun aipa ingurumena, naturarik gabeko bazterrak, eraikinak eta abar, itsuskeri bat da. Ber denboran, itsasoaren zale amorratua naiz; amaren errautsak Santa Barbaran bota genituen, nire txokoa da. Nire amak leku zoragarria eskaini zigun baina ez zuen aurreikusi udan, ezingo genuela bertaratu, kanpotarrenagatik. Eromena da, inoiz ez zait turismoa gustatu, herriaren menpekotasuna dakar, ohiturak, folklore bilakatzen ditu eta lana bi hilabetez ematen du bakarrik, horretan aritzea erabaki dutenei bakarrik. Bitartean, molda zaitezte."


Lekukoa(k): Polo Garat

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-03-08

Iraupena: 0:04:21

Erreferentzia: EKL-17-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-17-9

Gaia(k): Argazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.