Kolaborazio ezberdinak

Lekukoa(k): Marko Armspach

"Ez naiz komiki egile arrunt bat, ni marrazkilari bat naiz. Betidanik gustatzen zait afixak, "stripak" edo karikaturak eta abar egitea. Berriki egin ditut ilustrazioak Claude Labat-en azken liburuan. Beti izan dut besteekin lan egiteko gogoa eta sare handia osatu dut ondorioz. Internet gure bizian sartu denetik mundura zabaldu da sare hori eta horrela ezagutu nuen Olivier Lebras, San Diegon bizi den laguna eta Mike Oldfield-zale handia. Honek, artistari buruz sortu duen webgune ez-ofizialean hasi nintzen egunero marrazki bat egiten. Beti sortzen dira hari batzuk jendea harremanetan sartzeko eta bide berriak zabaltzeko. Kukuxumusun sartzeko asmoa ere aspalditik nuen baina zaila izan zen hastapenean; beharrik Asisko Urmeneta laguna hortik pasa zen eta haren bidez nire lan bat proposatu nuen behin, gero beste bat eta horrela gertatu zen, gero hamar, hogei. Agian sortze mailan ezatu ditudan hamar urte interesgarrienak izan ziren ilustrazio aldetik. Askatasun osoa genuen, marrazkilari gisa pisu berezi batean ginen, nahi genuena egiten ahal genuen eta inguruan genuen lan taldea oso ona zen, bai komertzialak, salmentak... Istorioa bukatua zen baina niretzako handia izan zen. Gainera Kukuxumusuren arrakasta nazioartean kontutan harturik, bertako marrazkilari bat izateak bazuen harro izateko puntu bat."


Lekukoa(k): Marko Armspach

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2020-01-23

Iraupena: 0:03:08

Erreferentzia: EKL-15-10

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-15-10

Gaia(k): Marrazkilari


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.