Lizarrietako festibala ezinbesteko hitzordua bilakatu

Bai Usopopek bere lekutxoa zuen festibalen agendan. Uste dut garai bati lotua zela. Argia astekarian Gorka Bereziartuak Eusnob delako hitza agertu zuen urte horietan, Euskal Herrian musika egiteko molde berriak bultzatzen zituen mugimendua deitzeko eta gu horretan sartu gintuen. Gero guk inoiz ez genuen handitzeko asmorik eduki, orduan gurea erran daiteke estimu arrakasta izan dela gehiago. Izan ere, azken urteetan jende dezente hurbildu zen Usopopera. 800 pertsona elkartu genituen Sarako mendi kasko batean larunbat gau euritsu batez. Ez da gaizki. Baina egia erran gehiegi handitu aitzin bukatzea erabaki genuen.

Gero, kanpotik ikusita ez zen gehiegi ikusten agian baina festibala antolatzeko manera erabat punkia zen. Do it yourself filosofiarekin muntatu genuen dena. Nahitara egin genuen horrela, adibidez apainketak etxean eginiko gauzekin osatu genuen. Kontzeptua zen jendea etxean bezala errezibitzea, ongi zainduz eta kontzertuetan ongi sentiaraziz.


Lekukoa(k): Joanes Garcia-Basurko

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-02-27

Iraupena: 0:02:14

Erreferentzia: EKL-27-EKL 27-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 27-5

Gaia(k): Kultura, Kantua eta musika, Festibalak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.