Dantza Piko formularen jatorria
1994ko Basusarriko bestetan ezagutu zuen bordales bikote bati esker da Patxi Perez folk munduan sartu. Bi pertsona hauek fandangoa ematen zuten ederki eta 1968ko iraultza ondoko beste hainbat bezala, saiatzen ziren beren eskualdeko eta auzoetako ohizko dantzen berrikasten (scottish, mazurka, polka barne). Patxiri eskatu zioten fandangoa erakastea ondoko abendoan Bordalen. Folk mundu horretan sartuz bezala, Patxi ohartu zen Joseba Tapia eta Xabier Leturia jadanik frango ezagutuak zeudela. Konturatu zen ere folk dantza batzu, bereziki kolektiboak, errexki erakats zitzaizkela Euskal Herriko plazetan eta dantzen errepertorioa (jauziak, fandangoa, Lantzeko ihauteria, Axuri beltza, Larrain dantza) aberats zezaketela.
Lekukoa(k): Patxi Perez
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2015-04-30
Iraupena: 0:04:15
Erreferentzia: 232-16
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 1572
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-1574
Gaia(k): Dantza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.