Dantza Piko (1990 hamarkadatik goiti)

Lekukoa(k): Patxi Perez

1994ko Basusarriko bestetan ezagutu zuen bordales bikote bati esker da Patxi Perez folk munduan sartu. Bi pertsona hauek fandangoa ematen zuten ederki eta 1968ko iraultza ondoko beste hanbat bezala, saiatzen ziren beren eskualdeko eta auzoetako ohizko dantzen berrikasten (scottish, mazurka, polka barne). Patxiri eskatu zioten fandangoa erakastea ondoko abendoan Bordalen. Folk mundu horretan sartuz bezala, Patxi ohartu zen Joseba Tapia eta Xabier Leturia jadanik frango ezagutuak zeudela. Konturatu zen ere folk dantza batzu, bereziki kolektiboak, errexki erakats zitzaizkela Euskal Herriko plazetan eta dantzen errepertorioa (jauziak, fandangoa, Lantzeko ihauteria, Axuri beltza, Larrain dantza) aberats zezaketela. Tapia eta Leturiarekin hasi zen hegoaldean ibiltzen. Bestalde, Batbiru folk taldea sortu zuen Basusarrin (1997). Patxik dio gaur egun dantzaldiak kontzertu bilakatu direla eta DJ-ek, emeki emeki, orkestren tokia hartzen dutela.

Bideo/soinu muntaketa hau ondoko grabaketako/grabaketeetako pasartez osaturik da: 232 - Patxi Perez (Pasarteak: 232-17 , 232-16 )

Hizkuntza: Euskara

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Erreferentzia: 232-m-b

Data: 2015-04-30

Iraupena: 0:09:42

Lekukotasun-bilduma(k): Euskal dantzaren urratsetan

Media mota: Bideoa

Arloak: Dantza, Dantza eta transmisioa

Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

Pasarte muntaketa gehiago

Play EKE video

Elizari lotu erritoak

Marie-Jeanne OTHARAN

4 min

Play EKE video

Urteko lan handiak

Jean BACHO

2 min

Play EKE video

Euskal dantza patronaian

Terexa ITCIA

6 min

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.