Patxi Perez

Sorturtea: 1966

Afiliazio herria: Baiona

Patxi Perez 1966an sortua da, Baionan. Aita espainol jatorrikoa izanik (aitatxi Valentziakoa), nahiz eta ama itsasuarra izan, ez da sekula etxean euskaraz ari izan. Patxi Polo Beyris auzoaldean hazi zen, 7 urte arte. Euskal dantzak Polo Beyriseko Gazte eta Kultur Etxean (MJC) ikasi zituen, Koldo eta Maite Zabalarekin, bai eta txistua, Iñaki Urtizberearekin. 1974an, Basusarrira joan zen, haren burasoek etxea han eraiki baitzuten, eta Jean Nespriasen laguntzarekin sortu berria zen Biez Bat dantza taldean sartu zen. Haren irakasleen artean, Peio Irachabal, Claude Iruretagoyena, Pantxika Zubiria eta Pierre Betelu badira. Azken honen bidez, Donibane Lohizuneko Begiraleak taldean sartu zen, 1983an eta Lapurdiko jauzien, mutxikoen, berriz pizten azkarki parte hartu zuen. Garai berean, 1982ko irailetik 1984ko ekaina arte, Dassault eskolako ikasle izan zen. Formakuntza horren ondotik, soldadugotik dispentsaturik, euskara ikasi zuen, 1985-1986 urteetan, eta euskal dantzaren eta musikaren alorrean engaiatu zen. 1986an, Dassault lantegian hasi zen, baina ohartu zen ez zela hortan lan egiteko egina. 1992an, enpresatik borondatez joateko plan batez baliatu zen handik ateratzeko eta, urte berean, dantza irakasle gisa plantatu zen, eskolako publikoari, dantza taldeei eta helduei zuzendurik. Hamahiru urtez horretan lan egin zuen, denbora berean, 1997tik goiti, Agnès bere emaztearekin, folk dantzaldiak animatuz, Patxi Eta Batbiru taldearen bidez. 2005ean, irakaskuntza utzi zuen eta gehienik folk dantzaldietan ari izan zen, Patxi eta Konpania talde berriarekin. Patxi Perez hiru haurren aita da.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 232 232 - Patxi Perez 2015-04-30 1:34:19 Basusarri Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.