Estitxu euskal kantaria
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun hau Estitxu ROBLES-ARANGIZ kantariaren erretratua da. Elkarrizketa batean bere ibilbide pertsonala kontatzen du eta bere kantuez zein euskal kantagintza berriaz mintzo da. Bakarrik eta bere anai-arrebekin kantatzen ikus daiteke, bai eta familiaren etxaldean lanean aritzen ere.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273694
Grabaketa herria: Beskoitze
Data: 1977-03-05
Iraupena: 0:16:11
Media mota: Bideoa
Gaiak: Etxeko giroa, Baserrialdeko bizimodua, Kantua eta musika
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).