Ugutz Robles-Aranguiz Beskoitzen sortu zen 1939ko urtarrilean, eta hamaika haurrideko familiako bederatzigarrena da. Haren aita, Manu Robles-Aranguiz, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren sortzaileetarik bat zen, eta Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) diputatu. Haren ama, Luisa Bernaola, txakoli ekoizle eta tratulari alaba zen. Bilbokoak ziren, eta Iparraldean errefuxiatu ziren 1937ko udaberrian, haien zortzi haurrekin. Lehenik Larroulet jaunak errezibitu zituen Kanbon, Termetan zuen hotel batean, eta gero Beskoitzeko Leku Eder etxea erosi zuten, eta han plantatu ziren urte bereko azaroan. Ugutz 1939ko urtarrilean sortu zen, eta ondotik jin ziren azken anaia eta arreba (gazteena, Estitxu, 1944an).
Ugutz Beskoitzeko eskolara joan zen 1944tik goiti. Gerla denboran, familia ahal nolaka bizi zen laborantzaz, aita Erresistentzian sartua zelarik. Familia Bilbora itzuli zen 1952an, Leku Eder etxetiarrei utziz. Ugutzek hamahiru urte zituen eta gaztelera berriz ikasi zuen, eta ikasketak Bilbon segitu zituen. Orduan zen Ugutz artean hasi, hala nola antzerkian eta dantzan (Bilbon, Olaeta balletetan 1955etik 1960ra), eta kantuan (Soroak laukotea sortu zuten 1958an). Politikan inplikatu baitzen, 1960an Beskoitzera jin behar izan zuen haren anaia Ikerrekin. Arrazoi berengatik, burasoak ere fite Beskoitzera jin ziren berriz ere.
Orduan Beskoiztarrak antzerki-taldea sortu zuen, eta Piarres Larzabalen Matalas antzerkian ari izan zen, bereziki Daniel Landart, Christiane Etxaluz, eta Xanpun eta Txomin Ezponda bertsolariekin.
1970tik 1990era, ospagarri bihurtu zen kantari gisa (Zazpiri Bai kontzertua eman zuten 1973an "euskal kantu berriaren" eragileekin), eta kontalari, umorista edo aurkezle gisa Euskal Herrian gaindi.
Lanbide aldetik, ibilbide eklektikoa du Ugutzek: Rotschild baroiaren mutil izan zen, hargin, Baionako Le Chaho ostatua atxiki zuen 1968tik 1971ra. Baina, oroz gainetik, Leku Eder etxean Amalur jatetxe ospetsua antolatu eta atxiki zuen 1975etik 1988ra, eta jende ezagun franko iragan zen handik. Ugutzek haren burasoak beti lagundu ditu Leku Eder etxaldean. Han bizi izan da, bere anai-arreba zenbaitekin.
2022ko maiatzaren 12an zendu da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | MB-69 | "Xuri, Gorriak eta..." antzerkia | 1975-05-17 | 0:12:11 | Hazparne | Maite Barnetche | |
2 | MB-101 | Estitxu euskal kantaria | 1977-03-05 | 0:16:11 | Beskoitze | Maite Barnetche | |
3 | MB-150 | Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria | 1979-04-01 | 0:19:19 | Baiona | Maite Barnetche | |
4 | MB-151 | Ugutz kontalaria | 1979-05-01 | 0:16:18 | Beskoitze | Maite Barnetche | |
5 | MB-229 | Ugutz kontalaria | 1983-08-20 | 0:16:18 | Beskoitze | Maite Barnetche | |
6 | 213 | 213 - Ugutz Robles-Aranguiz | 2014-08-28 | 1:53:44 | Beskoitze | Terexa Lekumberri | |
7 | RAD-K-4 | Zapatagintza Hazparnen: Ugutz Robles | 2020-09-24 | 0:27:04 | Hazparne | Mikel Etxebarria |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Robles-Aranguiz familiaren aurkezpena eta erbestea | 0:17:33 | |
2 | 1939-1945eko gerla : erresistentzia ekintzak | 0:12:33 | |
3 | Eskola eta katixima Beskoitzen | 0:12:09 | |
4 | Euskararen erabilpena | 0:03:26 | |
5 | Bilbora itzultzea ; Koldobika Robles-Aranguiz, dantza irakaslea | 0:09:07 | |
6 | Euskadi ta Askatasuna (ETA) | 0:10:48 | |
7 | Manuel Robles-Aranguiz-en militantismo sindikala | 0:05:35 | |
8 | Bizi profesionala | 0:09:34 | |
9 | Antzerkia | 0:10:05 | |
10 | Euskal dantza Olaeta-rekin | 0:07:02 | |
11 | Zazpiri Bai ikusgarria | 0:04:41 | |
12 | Euskal kantua ; kontatzaile umorista | 0:07:41 | |
13 | Nortasun oinarria | 0:03:23 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Ugutz euskal antzerkian (1960 hamarkada) | 0:02:14 | |
2 | Beskoitzeko eskola publikoa (1944-1952) | 0:05:21 | |
3 | Robles-Aranguiz familia erresistentzia garaian (1943-1945) | 0:06:06 |