Turismoa eta sasoiko lana Euskal Herrian
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honen gaia turismoa eta sasoiko lana da Euskal Herrian. Aldizka ikusten ditugu auto ilarak, mukuru beteak diren hondartzak, kanpalekuak eta lanean ari diren pertsonak, hala belarrak egiten ari den laborari familia bat, nola ostatu batean zerbitzari gisa ari den Beskoitzeko neska bat. Laboraria eta zerbitzaria elkarrizketatuak dira. Emankizunaren amaieran, ARRANTZALEAK abesbatzak ETXAHUN IRURI-k idatzitako "Pilotarien biltzarra" abestia kantatzen du.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047657
Grabaketa herria: Biarritz, Azkaine, Donibane Lohizune, Sara
Data: 1972-09-11
Iraupena: 0:13:57
Media mota: Bideoa
Gaiak: Turismoa
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).