Oldarra balletak

Lekukoa(k): Koldo Zabala

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Biarritzeko OLDARRA balletak erakusten dizkigu, iruzkin eta elkarrizketarik gabe. Dantzarien errepetizionea ikus daiteke, Yves BRIEUX dantzari ospetsuaren zuzendaritzapean. Koldo ZABALA dantzaria, sorbaldan zerri maskuri bat daramala, bakarlari gisa entrenatzen da. Gero, eszenatokiaren gainean emandako ikuskizunaren zatiak (dantzak eta kantuak) ikus daitezke. Ttun-ttunek eta txistuek lagundurik, neska dantzariek "Axuri beltza" ematen dute. Ondoren, Nafar ihauterietako pertsonaia batzuk taularen gainera igo dira Miel Otxin-en aitzinean "Lantzeko ihauteria" dantzatzera. Gero, Miel Otxin-i tiro egin eta erretzearen itxurak egiten dute. Makila eskuan dutela, artzainak ere agertzen dira, hauen artean Jakes Abeberry, luzaz Oldarra balletetako zuzendari izan zena. "Santa Agate" abestia kantatzen dute. Bukatzeko, OLDARRA balletetako dantzariek "Ezpata dantza" ematen dute taularen gainean.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06011786

Grabaketa herria: Biarritz

Data: 1974-02-18

Iraupena: 0:15:57

Media mota: Bideoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.