Mendiko bidea

Lekukoa(k):

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honetan, hautetsi, artzain eta ehiztari batzuek mendiko bideen abantailak eta eragozpenak aipatzen dituzte. Erreportaiak Ezterenzubiko herria eta Irau mendi lepoa lotzen dituen bidea hartzen du adibidetzat. Bidea, Garaziko sindikatarena da. Elkarrizketa batean, Ezterenzubiko auzapezak erraten du artzainentzat bereziki egina izan dela, nahiz eta ehiztari zein turistei ere baliagarri izan. Errozateko portuan elkarrizketaturik, artzain batek azpimarratzen du bide horrek bizia aldatu diola. Duzunaritzen eta Gamarten ere, mendiko bideak herritarren bizia erraztu du. Bertako emazte batek bere lekukotasuna ematen du. Emankizunaren azken partean, uso ehiztari batzuek beren iritzia ematen dute: batzuentzat, bidea baliagarria da ehizara autoz etortzen ahal direlako; besteentzat, bideak jende gehiegi ekartzen du mendira, uso ehiza trabatuz. Emankizuna "Gure baserriko gauzak" kantuarekin amaitzen da.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06045542

Grabaketa herria: Ezterenzubi, Duzunaritze-Sarasketa, Gamarte

Data: 1973-11-19

Iraupena: 0:16:26

Media mota: Bideoa

Gaiak: Errekako arrantza eta ihiza, Artzaina, Abere hazkuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.