Euskal Herrian oporretan indaberritzeko eta lan egiteko

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Itsasoa ikusteko, itsas haizea, fisikoki sentitzeko beharra dut. Haurrak txikiak ditut oraindik eta oporrak askoz hobe pasatzen ditugu hemen hirian baino. Hemen gainera ongi idazten dut goizean. Parisen baino eskari gutxiago ditut. Hemen maiz egoteko beharra dut eta haurrak handitzean, urtearen parte handi bat hemen pasatzea aurreikusten dut ere. 

Gaztetan, Biarritzeko diskoteketara joaten nintzen. Baionako festak egiten nituen ere bai, oporretara zetozen lagun anitzekin; gero haurrak sortu eta gutxiago ateratzen nintzen. Oso arrunta da.

Barnealdeko herri txiki batean bizi naiz. Gustuko dut zuhaitzez inguratua egotea, goizean baratze aitzinean egotea, idaztea. Hondartzara noa edo hobeki erranik bainatzera noa, uhinetan igeri egitera. Hor denbora tarte bat egoten naiz, hondarra gehiegi zapaldu gabe eta etxera sartzen gara. Bizi lasaia da biziki. Xantza handia dugu horregatik. Hemengo bakeaz jabetzen naiz erabat. Paradoxazko bake bat nonbait. Izan ere herri hau ez da beti baketsua izan. ** Mugitzen naiz anitz. Bizikleta asko egiten dut. Errobi bazterrak gustuko ditut. Biarritz sasoiz kanpo maite dut. Gutxitan noa uda gorrian. Ez dut salatuko nongo hondartzara joaten naizen, baina ez da hiri erdiko hondartza hasteko. Lagun batzuk ditut hemen, baina ez naiz hainbeste ateratzen. Biarritzeko mediateka hau biziki maite dut. Izan ere, nire aita hemen gainean bizi zen orain dela zenbait urte eta eraikuntza hau altxatzen ikusi genuen haren etxeko leihotik. Etxez aldatu da geroztik, baina lekua gustuko dut beti".


Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:03:31

Erreferentzia: EKL-7-1

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-1

Gaia(k): Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.