Sorginek inspiratzen

Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

"Nire amak errazki erraiten du sorgina dela nonbait. Nire amatxi eta nire birramatxi ere nahiko bitxiak ziren ere. Biziki katoliko ziren bistan da, biziki jainkotiar, komunistekin ezkonduak eta biziki euskaldunak, Ziburukoak. Misteriozko ahalmenak ditugu familian... Ez dut erraiten ahal horretan sinisten dudanik, baina biziki laket zait hori...Amets iragarleak badira, itzulikatzen diren mahaiak, telepatia pixka bat, azti dohainak, biziki maite dut hori guztia... Gauza ulertezinak badira ere batzuetan. Bitxiki, nire aitaren aldetik ere badira horrelakoak, nahiz eta hark pertsona adimenduntzat duen bere burua. Nire aita euskalduna da ere, baina pixka bat gaskoiagoa; Darieussecq izena gainera Peirahoradatik dator.

Nire aitaren ama euskaraz ari zen, baina euskara atzera bota dute, gauza zaharkitua zelakoan: Frantzia, Errepublika, hozkailua, bakarkako etxea, hori guztia elkarrekin zetorren ... Nire amaren aldekoak ez ziren batere horrela eta hain zuzen ere nire aitaren aldeak gorroto zuen nire amarena...Hori guztia errateko nire aitaren aldetik ere, biziki istorio irrazionalak badirela. Istorio polit azaldu ezinak eta giro guzti horrek eragin dituzte nire eleberriak. Parisen, paristar guztiak doaz igarleengana, baina ez da batere berdin ikusia, ez da sorginkeria. Afrikarrak bai etorri direla sorginkeria pixka bat sartzera Parisera, baina aiaiai ...hori ez da hunkitzen ere Parisen, nahiz eta gero, gu bezain irrazionalak izan...Egia errateko, sorginak emazte menopausikoak ziren, ugaltze eta sedukzio zirkuituetatik kanpo zirenak eta ostrazismoz baztertuak arrazoi ezberdinengatik, bizitza aurrera ateratzeko moldatzen zirenak eta anitzetan arrisku pean bizi zirenak, nonbait bestak baino askeagoak zirelako. Biziki ezaguna eta luzea da sorginkeriari buruzko historia... Uste dut sorginak idazleen arbasoak zirela ere nonbait. Izan ere, emazteei ukatzen zitzaien idazteko eskubidea. Marguerite Duras-ek eta beste ainitzek gauza bera adierazi dute ni baino lehen ....Gustuko dut ondare hori".


Lekukoa(k): Marie Darrieussecq

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2018-07-19

Iraupena: 0:02:30

Erreferentzia: EKL-7-7

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-7-7

Gaia(k): Kontakizunak eta sinesmenak, Literatura eta irakurzaletasuna


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.