Seaskako erakasle gisa, euskararen egoeraz eta hezkuntzaz duen ikuspegia

Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Anitzetan erraten dut Seaskako irakasle izatea izan dela ene biziko xantza handiena, nahiz eta hastapenean nire burasoek ez zuten ulertzen. Garai hartan ETAn sartzea bezalakoa baitzen Seaskan sartzea. Seaska aitzindaria izan da. Garaian ukan ditugu besteek ezagutzen ez zituzten formakuntzak, Freinet metodoarena adibidez. Guk ukan dugun heziketa biziki zorrotza izan da, biziki hertsia, eredu anitzekin. Orduan guk hasieran, irakasle gisa, kontrakoa egiten genuen. Erlijionearen, burasoen, estatuaren larderia ez genituen onartzen.

Gero jendartea aldatu da, gauzak barreiatu dira atzematen dut eta hor gauzak koadratzeko beharra sentitu dugu. Haurrei mugak ezartzeko beharra sentitu dugu, haurrak segurtatzeko. Nik etapa horiek ezagutu ditut Seaskan. Orain ez dakit zertan den. Gero gaitzeko lankideak eduki ditut. Elkarrekin handitu gara eta zahartu ere. Proiektu andana eraman ditugu elkarrekin. Etapa guzietan ados izan gara eta gure garapena elkarrekin eraman dugu. Bikaina zen.


Lekukoa(k): Kattalin Sallaberry

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-04-30

Iraupena: 0:02:53

Erreferentzia: EKL-28-EKL 28-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 28-9

Gaia(k): Hezkuntza, Euskara, Euskararen egoera, Euskararen erakaskuntza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.