Nafarroa Behereko erresuma
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek Nafarroa Behereko erresuma deitu liburu bat aurkezten du. Kazetariak elkarrizketa luzea egiten dio Ambroise MAINHAGUIET aita beneditanoari, liburuaren egileari. Azken honek nafar erresumaren historia gertatu zen lekuetan kontatzen du, hala Donapaleun, nola Donibane Garazin, Hazparnen eta Izuran.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: BO00001273729
Grabaketa herria: Donapaleu, Hazparne, Izura-Azme, Donibane Garazi
Data: 1978-06-05
Iraupena: 0:16:25
Media mota: Bideoa
Gaiak: Kontakizun historikoak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).