Arrantzaren egoera Donibane Lohizune-Ziburuko portuan

Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.

Emankizun honek Donibane Lohizune-Ziburuko portuko arrantzaren gainbehera aztertzen du. Kazetaria Eskual-Herria atunketarian itsasoratu da, antxoa arrantza nola iragaten den erakusteko gisan. Elkarrizketa egiten die Eskual-Herria atunketariko marinel bati, André ITHURRALDE Donibane Lohizuneko auzapezari eta Raphaël ARANAZ Donibane Lohizune/Ziburuko arrantzaleen sindikatako lehendakariari.


Hizkuntza: Euskara

Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)

Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche

INA erakundeko artxibo-kodea: RBC06011897

Grabaketa herria: Donibane Lohizune

Data: 1978-05-06

Iraupena: 0:16:15

Media mota: Bideoa

Gaiak: Antxoa, Atuna, Arrantzontziko bizimodua eta lanak, Arrantzalearen emaztea, Patroi, Ontzi-motak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Institut National de l'Audiovisuel (INA)

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...). 

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.