Arrantza eta arrain-eroslearen geroa: kalitatearen apustua
Mikel Arregui geroari begira baikor dago: bere bi semeak berarekin ari dira lanean. Donibaneko portuan, duela urte bat, bizpahiru gazte hasi dira ontzi ttikiekin eta beste bizpahiru hastekotan dira. Beñat Mendiboure-k uste du Donibane Lohizuneko portuaren geroa ontzi ttikiek segurtatuko dutela. Teknika horrekin arrantzatua den arraina polita da eta bi arrain-erosleek jatetxeei prezio egoki batean saltzea lortzen dute.
Lekukoa(k): Mikel Arregui, Beñat Mendiboure
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal itsas ondarea
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2010-11-09
Iraupena: 0:01:14
Erreferentzia: 99-39
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18 AV 892
Gaia(k): Arrain-eroslea
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez.